Páginas

lunes, 30 de abril de 2012

Nire Aita Mutualian

Nire aita beste egunean anka apurtu zen lanean kamioia zeroaman baina lehenengo kamioitik gauza batzuk atera behar zuen eta kamioiaren atzean dauden ateak joan zituenean zabaltzera zabaldu zuenean
ankara plaka bat jauzi zitzaion eta plaka hirurogei kilo pisua suen gutxienez.Ni eta nire ama etxean giñen eta orduan nire aita deitu zigun eta ezan zigun hospitalera joan behar garela bera erutera baina azkenean Mutualiara joan giñen zartu giñenean zegiduan ezan zioten nire aitari zartzeko hanka begiratzera eta lehenengotaz benda eta muleta bat eman zioten eta hamar indeziño ere egun batean bat ipintzeko.Aste bat pasatu eta gero berriro joan zen eta ezkaiola eta beste muleta bat eman zioten ze hanka oso puztuta zegoelako eta gaur berriro joan behar da ikusteko zelan daukan hanka.

domingo, 29 de abril de 2012

AMOREBIETAN

Gaur goizean amorebietara joan gara. Nire amonak hor etxe bat dago ahalbidetzen. Gaur sukaldean lan egin dute: nire amak, aitak, osabak, izebak, aitite, amama...
Ahalbidetzen dagoen etxearen ondoan tenis zelai bat dago. Nire arrebak eta ni jolastera joan gara berak pikatu arte.
Jatorduan Basaurira joan ginen. Oilasko goxo bat jan dugu. Eta postres izozki eder bat, mmmmmmmmm. Oso ondo pasatu dugu

BIZKAIKO 2.AK GERATU GARA

Apirilaren 21 ean azkeneko partidua irabazi genuen. Orain Bizkaiko 2. ak geratu gara. Hurrengo hiru asteburuetan partidu oso garrantsitsuak jokatuko ditugu. Oso zailak izango dira zeren eta haiek lehenengo, hirugarren eta laugarren daude.Zailena Getxoren kontra izango da baina irabazi egingo dugu.

                                                           AUPA IBAIZABAL!!!

jueves, 26 de abril de 2012

ASMAKIZUNA


Gona luza du, 

mihia motza 

urrutik entzuten da

haren kantu hotsa

miércoles, 25 de abril de 2012

NIRE BOTA BERRIAK

Atzo Forum Sport-era joan nintzen bota berriak erostera,
futboleko botak erosi nituen, merkurial batzuk,
gaur estrenatu egin ditut. Oso politak dira eta hurrengo hiru
egunetan eramango ditut.

martes, 24 de abril de 2012

Asmakizuna

Mahaira  atera  ohi dira 

ez  da  jaten  ezta  edaten 

bai  ordea  ebaki  eta  banatzen 

Zertaz  ari  gara?

NIRE ANAIA MUTILA IZANGOKO DA¡¡¡¡

Atxo nik nire ama, aita eta nire anaia joan ginen hospitalera ikusteko zer izangoko den umea, mutila ala neska. Egon ginen itxaroten medikua deitu arte, nire ama neska izatea nahi zuen, nik, nire aita eta nire anaia mutila izatea, bost minutu pasa eta gero deitu zuten nire ama. Ni eta nire anaia ez ginen sartu medikuak esan zuelako. Gero nire anaia eta nik ipini genuen belarriak atean entzuteko zerbait baina ez zen ezer ulertzen, gero nire aita eta ama (eta anaia txikia) atera ziren eta nire anaia eta ni korrikan joaan ginen aita eta amaren ondoan eta esan genuen biok batera "zer da? zer da?" Amak itxaron zuen apur bat (bi segundo) eta esan zuen, pozez, "mutila da" nik eta nire anaia saltoka hasi ginen. ESPERO DUGU DENA ATERATZEA ONDO¡¡¡¡¡

Asmakizuna

Ez  da  ugazaba,  ezta  aberatsa

ez  da  zalduna,  ezta  ezaguna,

alere  beti   ibiltzen

erregea  baino  lehen

lunes, 23 de abril de 2012

LEGORA JOLASTEN

Atzo, Legora jolastu nuen nire aitarekin eta kotxe bat egin genuen oso polita gelditu zen. Gero nire ama aperitiboa ekarri zuen: Bederatzi pintzo eta bote bat: pepinilloak, guindilla, azeituna, zebolleta, piperra palo batean sartuta, asko pikatzen zuen. Hori izan zen ekarri zuena. Nik hiru pintxo eta bi palo jan nituen. Gero nire  ainaiari erakutsi nion eta esan zidan:
- Iker, kotxe hori oso ondo dago.

domingo, 22 de abril de 2012

LORAX PELIKULA!!!

Gaur nire lagunekin Lorax pelikula ikustera joan naiz.
Guza batzuk barregarriak izan dira. Pelikula 3D-en izan da.
Lorax protagonista da eta bigote handi bat du.
Oso polita izan da niretzat pelikula hori. Petsona asko egon dira zineman.

Nire Izebaren Ezkontza

Ostiralean nire izeba ezkondu egin zen. Ezkontza epaileen bidez izan zen.
Argazki asko atera nituen. Baietz esan ondoren, bar batera joan ginen eta gero etxera.
Hurrengo egunean Castrora joan ginen, hor zelako janaria. Janaria oso goxo zegoen eta amaieran bainillazko izozkia zegoen eta gominola batzuk.

ASMAKIZUNA


Sudurretik belarrira, belarritik sudurrera
joateko esaten diozu baina berak ez da joaten.
Zer da?


TXISTEA



Esaten dio hordi bat, beste hordiri:
- Nor da handiagoa, eguzkia ala ilargia- esaten du batek.
- Ilargia, uzten diotelako ateratzea gauetik.

IGERIKETAKO GARAIKURA


Txapelketa batean igeriketako garaikura lortu dut. Txapelketa hori Sukarrietan egiten da eta nik bigarrena gelditu nintzen eta gainera 13 urteko neskeekin lehiatu nuen. Lehenengo saria kopa bat zen eta bigarren zaria hau da:

NIRE PELUTXE BERRIA


Pelutxe berri bat erosi dut txakur bat da. Ez dut berarekin lo egiten, baina apalategian daukat. Karitasen erosi dut. Ez du izenik, ez delako nirekin egon ezta aste bat ere ez. Hau da nire pelutxea:

ASTE BURUA

Atzo Apirilaren 21an partido bat izan nuen. 5na geratu ginen. Gero lagun batzuen etxera joan nintzen bazkaltzera. Jan eta gero, Plaza Gorrira joan ginen Barça-Real Madrid partidua ikustera. Partidua bukatutakoan Txino jatetzera joan ginen afaltzera. Hirugarren aldiz joan nintzela izen zen, nahiz eta Galdakaokora lehengoa izan. Txinoan primeran pasatu nuen, asko barre egin nuen eta. Janaria goxo-goxo zegoen baina ni ez nintzen oso gose.

sábado, 21 de abril de 2012

BOTA BERRIAK



Gaur forumera joan gara nire aita nire arreba eta nik futbolezko botak berriak erostera. Nire botak arrosa kolorezkoak dira. Astelehenean gelarara eramango ditut hesiketa fisikoa daukadalako. Botak nire amamaren oparia da. GOGO ASKO DAUKAT BOTEKIN FUTBOLERA JOLASTU !!!!

jueves, 19 de abril de 2012

Txisteak


Andereño galdetzen dio jaimitori:

- Bilatzen dut senarra. Ze denbora da.

- Denbora galduta.

Txisteak


Maisuak Jaimitori galdetzen dio:

- Jaimito zenbat dira bi gehi bi?

-Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen...!

ASMAKIZUNA


Zer dela eta zer da

Zenbat eta handiago gutxiago ikusten dena?

TXISTEA


Egunbatean ezaten dio ama pepitori.
-Pepito zergatik jo duzu zure arreba aulkiarekin.
Pepito ezaten du.
-Maila asko pizatzen zuelako

miércoles, 18 de abril de 2012

Txisteak



MEDIKUAN:
- Mediku behar dut ipurdi berria- esaten du gizon batek.

- Zergatik?- medikuak.

- Nireak raja bat duelako.

martes, 17 de abril de 2012

PAGASARRI





Gaur,larunbata pagasarrira igo gara 9 etan altzatu gara gozaltzeko eta 10 etan irten gara aitaren etxetik. Nik bastoi bat neukan nire arreba ere bastoi bat eta nire aita ura, botikina, hamaiketakoak eta prismatiko batzuk super handiak. 4 ordu eta erdi egon gara ibiltzen 3 igotzen eta ordu bat eta erdi geisten. Oso polita zen dena baina tontorrera heldu ginenean oraindik politagoa zen.Nik hamaiketakoa jan nuen eta gero txokolatina bat.OSO POLITA IZAN DA ETA OSO ONDO PASATU DUGU DENOK!!!!!!










ASMAKIZUNA


Dago oilar bat etxeko punta batean eta arrautz bat jartzen du.
Ze aldera jauziko da.

lunes, 16 de abril de 2012

PATINATZERA JOAN NAIZ


Gaur patinatzera joan naiz aitarekin. Deustora joan gara, hor barrakak zen deustoko jaiak zirelako baina guk ez gara barraketan montatu patinak geneuzkalako jarritak. Deuztoko zubi batetik igaro dugu, patinak berriak zirenez ez nuen oraindik kontrolatzen baina ez naiz jauzi egun osoan.
Oso ondo pasatu dut, eta espero dut berriro joatea!!!

domingo, 15 de abril de 2012

AUPA ATHLETIC!!!

Gaur Athletic-ek jokatu du Mallorcarekin San Mamesen,eta 1-0 irabazi du Athletic-ek Llorenteren golareki esker arratsaldeko 18:00etan. Partidua nahiko aspergarria izan da, ez dutelako oso ondo jokatu, ez Athletic-ek ez Mallorcak.
Ostegun honetan Athletic-ek jokatzen du Sporting Lisboaren kontra, eta espero dugu Portugaletik etortzea garaipen batekin.                                                   AUPA ATHLETIC!!!

                          

   

SAM MAMESEN ARGAZKI BAT

Gaur, apirilak 17, arratsaldean, Athletikek jokatu egin
du Mallorkaren kontra.
Partidua hasi baino lehen 20 ume atera dira futbol zelaira
argazkia ateratzeko jokalariekin athletikez jantzita.
Ni atera egin naiz nire lehengusuarekin eta oso
ondo pasatu dut nahiz eta urduri egon.

GITARRAKO KLASEAK


Atzo (larunbata, apirilaren 14a)  gitarrako klaseak hartzen hasi ginen ni eta nire laguna Erlantz. Klaseak Bilbon ziren lauretatik bostak eta erdirarte. Nik ere bai bateriako klasetara noa eta nire laguna lehen beste gitarrako klasetan zegoen. Lehenengo, idatzi genuen fitxa bat ulertzeko hobeto notak eta gero jo genuen gitarra apur bat.

NIRE OPORRAK CADIZEN


Astelehenean Cadizera joan nintzen nire familiarekin.
Jateko leku bat topatzen ari ginen eta bat-batean izozki
bat erostera joan ginenean, Asier Cantabrana ikusi ge-
nuen. Jatera joan ginen, eta gero plaza batean geratu
ginen bizikletekin jolasten. Usoak harrapatzera jolastu
ginen. Jolastu eta gero torre batera joan ginen eta
itsasoa ikusten zen. Azkenean, katamaran batekin ibili ginen.
Rota izeneko herri batera joan ginen eta hor hotel batean lo egin genuen. OSO ONDO PASATU NUEN!!!!!!

sábado, 14 de abril de 2012

BATTLESHIT PELIKULA

Gaur "Battleship" pelikula ikustera joan naiz nire lagunekin Galdakaoko
Torrezabal Kultur Etxera.
Niri beldur apur bat eman dit, baina oso polita izan da.
Pelikula horretan Rihanna atera da.
Pelikula honetan burdinezko hankak dauzkan gizon bat ateratzen da.

OPORRAK

Nik oporretan Errioxara joan naiz, han nire lehengusinak daudelako. Heldu eta gero, nire lehengusuari bisita bat egin nion, oso pozik jarri zen ni ikusi eta gero. Beste egun batean nire beste bi lehengusinak etorri ziren, ni eta nire lehengusinak gelditu ginen parke batean gero Athletic-en partidua ikusteko, 2-2 geratu ziren, ni oso pozik egon nintzen partidu hori eta gero.
Frontenisera egon gara jolasten herriko frontoian, askotan. Frontoian oso ondo geunden denboraldi txarra egin zuelako.

GORKA NIRE ETXEAN LO EGITEN




Atzo Gorka nire etxera joan zen lo egitera baina ohera joan baino lehenago ordenagailura jolastu genuen eta gauza asko erakutsi nion eta arreta ipini zuen. Hurrengo egunean 9:00etan esnatu eta tximista baino azkarrago joan ginen Wiira jolastera. Ordu bat geroago nire amak deitu zigun jateko. Jan ostean ordenagailura jolastu genuen eta gero "Plaza Gorrira" joan ginen.

miércoles, 11 de abril de 2012

NIRE NEBAREN IKASKETA BIDAIA


Atzo, martxoak 10 nire neba Iñigo ikasketa bidaian Saloura joan zen goizeko 9:00 etan abiatuta. Ni oso pozik nago berataz libratu naizelako: Wii-a niretzako bakarrik da, telebista ere, ordenagaiiluan nagoenean ez nau molestatuko eta ikasten ez du musika piztuko...

BUENO OSO DIBERTIGARRIA DA!!!

martes, 10 de abril de 2012

NIRE IZEKOREN ALABA

Apirileko 8an eta 12:00etan, jaio zen nire izekoren alaba. Bere izena Izaro da, oso polita eta oso txikia da. Apirileko 9an joan nintzen ikustera eta nire izekok utzi zidan hartzea eta asko gustatu zitzaidan.

BAKION BATZEKIN


Pasadan egunean Bakiora joan nintzen Batz, nire lehengusinaren txakurra ikustera. Batz paseatzen nindoala ezuzteko batean Ana Urrutia ikusi nuen. Batz eta nik hodartzara joan ginen nire familiari kontatzeko baina, bapatean nire ahizpa Ane eta nire lehengusina Ainhoa bizikletan ibiltzen ikusi nituen eta nire izeko eta osabaren etxera bizikleta bat hartzera joan nintzen eta azkenengoz nik beraiekin elkartu nintzen eta oso-oso ondo pasatu genuen. Ah!! eta Batz gure atzetik korrikan zihoan.

Aste Santuko Oporrak

Nire oporrak Cantabria ezagutzen pasatu dira. Castro, Laredo, Noja, Santader eta herri txikietan ere ibili gara, Badames. Badamesetik Rasinesera joan ginen kobazulo batzuk ikustera, kobazuloak oso ilunak eta luzeak ziren, orduan hartu genituen linterna batzuk eta barrurantza joan ginen kobazuloa ikusteko. Kobazulotik atera ginenean aintzinako mamut baten irudia zegoen,  argazki batzuk atara
eta horrela amaitu zen beste oporretako egun bat.

ABERRI EGUNA


Aberri Eguna Pazko Igandean ospatzen den aldarrikapen eguna da. Lehenengo Aberri Eguna Bilbon izan zen 1932ean Euzko Alderdi jeltzaleak deitua. Manifestaldi bat izan zen Sabin Aranaren etxean bukatu zena(Sabin etxea). Eguna aberriko, euskal aberriari dagokionez, euskaraz, Aberri Eguna, da urtero Euskal Herria-ren lurraldeetako Berpizteko eta munduan banandutako diasporako Igandean deitzen den euskal nazionalismoaren jai-ospakizuna osoa
Euzko Alderdi Jeltzaleak sortu zuen 1932an.
Nire etxean egun hau ospatzen da eta horren ondorioz balkoian ikurrina zintzilik jartzen dugu.

LEKEITION


Atzo, Apirilaren 9an Lekeitiotik etorri nintzen 21:00 nire lagun batekin, Gorka. Atzo, goizean hau egin genuen:
Lehendabizi Lekeitioko arrokak eskalatu genituen eta "perzebeak" eta "erizoa de mar" arrapatu genituen gurasoekin. Nik ere karramarro bat harrapatu nuen eta gero beste karramarro handi bat ikusi nuen baina ezin izan nuen hartu "txitxipus" zeukalako. Gero buelta bat eman genuen eta horren ostean "Txalupa" jatetxera joan ginen jatera, portuan. Janari goxo-goxoa zegoen. 2 ordu pasa eta gero hondartzara joan ginen eta jolasten pasa genuen denbora, 5 hesi egin genituen eta oso ondo pasatu genuen. Gero beste buelta bat eman genuen eta kaio asko ikusi genuen. Gero izozkiak erosi zizkiguten eta etxera itzuli baino ginen beste atsedenalditxo bat egin genuen Amoroto herrian.

BILBOKO ASTE SANTUA


Pasadan egunean Apirilak 6an, nire gurasoekin eta lagun batzuekin Bilboko "aste santua" ikustera joan nintzen, oso polita zela pentzatuz, baina zoritzarrez, euria zegoenez suspenditu egin zen. Geroago Bilboko eleiza batzuk ikusi genituen eta barruan "aste santuko" irudi batzuk ere, eleizak hauek ziren: SantosJuanes, San Anton, La Encarnacion denak alde zaharrean kokatutak.
Oso politak direlako eleiza hauek ikustea gomendatzen dizuet. Ah!! eta ibilalditxo hau, Somera kalean pintxo goxo-goxoak jaten amaitu.

domingo, 8 de abril de 2012

ASTE SANTUKO OPORRAK



Aste Santuan Donostira joan naiz egun batzuk pasatzera nire amonarekin.

Ostegunean nire izebaren etxera joan nintzen lo egitera eta oso ondo pasatu nuen.


Nire izeba Hendayan bizi da, Frantzian. San Juan de Luz-era ere joan nintzen. Erosketak egin eta gero, nire izebaren etxera itzuli ginen afaltzera. Gauza goxo-goxoak jan genituen: pizza, palomitak,...

Hurrengo egunean nire amonaren etxera joan ginen, Donostira. Eta han geratu ginen igandera arte.

Jolas askotara jolastu genuen. Gehien gustatzen zaidana "Rumikub" da eta gutxiena "Chinchón". Eguraldia ez da oso ona izan. Hala ere, oso gustora ibili naiz.

miércoles, 4 de abril de 2012

NIRE KOTXE BERRIA

Nire kotxea Nissan-Micra bat eta oso polita da. Martxoaren 24an erosi genuen. Kotxe hori grisa eta zuria elkartuta zen, barruan sartzen zarenean usain oso arraroa dauka. Erosi baino aurretik nire amak eta nire aitak argazkiak egin zizkioten eta beste era batera ikusten zen baina orain kalean ikusita hobeago ikusten da.

martes, 3 de abril de 2012

NIRE LEHENGUSUAREN URTEBETETZEA


Atzo nire lehengusuaren urtebetetzea izan zen, oso ondo pasatu genuen, bere lehengusu guztiak joan ginen bere etxera eta han jan genituen sanwichak, patatak, etb...
Baina lehenengo opariak zabaldu zituen,  arropa asko oparitu zioten eta jostailu bat ere.
Gero guztia jan genuen, oso gozoa zegoen eta gero tarta jan genuen .
Nire lehengusua Andoi urte 1 bete zuen eta bere festan oso ondo pasatu zuen.
Gerozeago Andonik txutxeak eman zizkigun eta gero joan ginen
baina arratsalde zoragarria pasatu genuen.

lunes, 2 de abril de 2012

NIRE AITITEREKIN


Atzo apirilaren 3an nire aititeren etxean lo egin nuen eta oso eroso egon nintzen. Hurrengo egunean apirilaren 4an nire anaia eta biok kalera joan ginen aiteterekin supermerkatura erostera. Han gauza asko erosi genituen: izozkiak, babarrunak, yogurrak, tomateak, bi ogi txiki guk meriendatzeko, ogi normal bat, komuneko papera, ... Jan eta gero, 15:00etan ibiltzera joan ginen, nire aitite, nire anaia eta hirurok. Urbiraino joan ginen. Baina nire anaia izan ez balitz Etxebarriraino joango ginatekeen. Urbitik buelta eman ondoren gozoki denda batera joan ginen eta gozoki dendatik nire aititeren etxera. Han askaria hartu genuen telebista ikusten ari ginen bitartean. Merienda jan eta gero aititek gure etxera ekarri gintuen eta nire etxean sartu, aldatu eta "Idazleak Idazlen" idatzi nuen astelehenean egindakoari buruz.