Páginas

domingo, 26 de mayo de 2013

BETIDANIK, ETA BETIRAKO GANDASEGI

Kurtso amaieran gaude eta urte osoan zehar asko ikasi dugu, hala eta guztiz ere, egun hauetan azterketa asko egongo direnez, laster amaitzea espero dugu, nekearen aurpegia hasten hasi zaigulako. Alde batetik, oso pozik gaude Institura joan nahi dugulako, baita beste eskoletako hainbat pertsona ezagutuko ditugulako eta irrikitan gaude lagun berriak egiteko, baina beste alde batetik, oso triste gaude, txikitatik egon garen eskolari laster agurra eman behar diogulako. Nik Gandasegi eskola faltan botako dut, bertan hainbat ekintza eta esperientzia politak bizi izan ditudalako. Gainera, izan ditudan andereño guztiak ere faltan botako ditut hainbat gauza irakatsi dizkidatelako.
Lagun, andereño eta esperientzia zoragarri horiek beti nire bihotzean eramango ditut.
Esan beharra dago ere, kantagintzako taldea, finalera pasatu dela eta saria irabaztea espero dugula, horrela berriro ere Gandasegi eskola gure oroimenean betirako geldituko da.
                                               

No hay comentarios:

Publicar un comentario