Páginas

jueves, 8 de marzo de 2012

LASERGUNEN

Joan den larunbatean, Martxoaren 3an, Bilbora joan ginen "Lasergunera" nire lagun baten urtebetzea ospatzera. Heldu ginenean laberinto batean sartu ginen eta jokuen arauak azaldu zizkiguten. Ezin zena egin hauxe zen: korrika egin, saltoka ibili, jan, zeure eskuari tiro egin puntuak lortzeko e.a.


Hiru talde zeuden: oria, gorria eta urdina. Niri, lehenengo partidan, talde orian tokatu zitzaidan eta irabazi genuen. 15 minutu iraundu zuen jolasak. Merienda prestatzen zuten bitarten "pilla pilla"ra jolastu genuen. Merienda ez zitzaidan gehiegi gustatu nahiko eskasa izan zelako. Jandakoan beste partida berri bat jolastu genuen.


Oraingoan talde gorrian jolastea tokatu zitzaidan. Baina suerte txarra izan nuen. 10 minutu geratzen zirenean txalekoa daukan bateria erori zitzaidan eta taldez aldatu behar izan nuen berriro itzuli nintzen talde orira. Azkenenan bigarrenak geratu ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario