Páginas

lunes, 12 de marzo de 2012

LARUNBATA


Joan den larunbatean, Martxoaren 10an oso egun ona eduki nuen. Goiz-Goiz jaiki nintzen futbol partidu bat jolasteko. Getxoraino joan izan behar ginen. Zoritxarrez 7-2 galdu genuen baina nik oso gol polita sartu nuen areatik kanpo eta oraindik pozik nago bi tokez gol bat sartu nuelako.

Eguerdian bazkari bat eduki nuen nire familiarekin, Bizkaikoarekin. Etxebarrira joan ginen. Bukatu nuenean bazkaria nire izebak proposatu zuen umeok ipuin bat asmatzea. Bera izango zen epailea, beraz izebak aukeratu zuen gehien gustatu zitzaiona. Orduan nik irabazi nuen eta eman zizkidan 14 sugus, nire anai Anderreri 7, eta nire lengusinei: Alaitzi, 7 ia 8 urtekoa, 7 sugus eta besteari, Ziortza 4 ia 5 urtekoa, beste 7.

Bazkaria bukatutakoan korrika atera ginen jatetzetik urtebetetze batera joan behar nintzen. Urteak egiten zituena Sergio zen eta 11 urte bete zituen. Pizza jatera ailegatu nintzenean beteta nengoen ¡Noski! eta laurden bat eman nion nire lagunari Unai. Jan eta gero Mugurura joan ginen eta "poliziak eta lapurretara" jolastu genuen.

Azkenean etxera joan nintzen kotxez.

1 comentario: