Gaur goizean, Ander, Irati, Maialen, Ainhoa, Mikel, Maider, Asier, Alberto eta ni Gorbeira joan gara. Hasieran Gurutzera joan nahi genuen baina azkenean haize handia zegoenez, beste bide bat hartu eta Atxularrera joan gara. Han, Supelegor koba ikusi dugu eta bertan gelditu gara bazkaltzen. Gero Arrabarantz joan gara eta bidean nahigabe Mikelek, Albertok, Maiderrek, Iratik eta nik bide okerra hartuz galdu egin gara. Azkenean itoei jarraituz, aurkitu egin ditugu. Ibiltzen jarraitu dugu kotxeengana heldu arte eta handik etxera etorri gara.
Maialen, mesedez, berriro irakurri testua eta zuzendu!
ResponderEliminar