Páginas

domingo, 9 de junio de 2013

OLATZEN URTEBETETZEA

Atzo Olatzek bere urtebetetzea ospatu zuen telepizzan eta gure klaseko neska guztiak etorri ziren, baina ere beste klaseko neska batzuk, jan eta gero edalontzi bat eman ziguten opari bat bezala.
Urtebetetzea bukatu zenean apur bat gehiago geratu ginen kalean jolasten, eta mutilekin topatu ginen.

OSO ONDO PASATU NUEN!

TOPAGUNEAN

Atzo IKer A eta Ibon ekin geratu nintzen plaza gorrian bostetan gero topagunera joan ginen ( jokuen leku bat da ) eta topagunean billarrera, pin ponera eta futbolinera jolastu genuen.Topagunean bederatzirarte egon ginen gero plaza gorriara joan ginen jolastera eta ni bederatzi terdietan etzera joan nintzen.Gaur zeguraski ere Iker A rekin geratuko naiz eta ere igual topagunera joango gara jolastera.

OSO ONDO PASATZEN DUGU !!!

GURE BERTSOAK

Astelehenean, ekainaren 10ean; Eguzkibegi ikastola, Urreta eta Gandasegi eskolako 6.mailako umeok Torrezabalera bertsoak abestera joango gara. Josu, gure bertsolari maisuarekin hainbat eta hainbat bertso prestatu ditugu. Gela bakoitzak aurkeztuko dituen bertsoak desberdinak izango dira, baita doinua ere, gurea 6.C-koena "Badira hiru aste" doinuarekin bertsoak abestuko ditugu.  Kurtso osoan zehar, bertso asko egiten ibili gara, eta lan hau egitea merezi izan du, orain trebetasun handia dugulako bertsoak egiteko, eta horren ondorioz gelakideen artean  bertsolari ospetsu batzuk ager daitezke.

HAUEK 6.C-KOEN BERTSOAK DIRA:

Ekainan gaude ikasturtea                          Udan jolasten ondo pasatu
ia noiz den bukatuko                                  horretan gara txapeldun
nekatu gara azterketekin                           plaza gorrian elkartzen gara      
nahiz ta atera ederto                                  hainbat ta hainbat ezagun                          
Galdakaoko lagun denekin                        Institutora joango garela
jolastu nahi dugulako                                 egia be bada lagun
aspaldi hontan urduri gaude                    baina oraindik asko falta da                                         
oporrak datozelako                                     uda gozatu dezagun
                           
Azken urtea da Gandasegin
hauxe da gure agurra                               
denon artean beti egonda
benetan giro samurra
Elexaldera goaz gehienak
jasoko dugu egurra
Insitutora joan beharrak 
ematen digu beldurra                                                                    



SEI TXORI KABITIK KAMPO

Herenegun Ander, Aitor Emaldi eta ni, Anderren etxetik hurbil gindoazela kabi bat ikusi genuen eta aitite bat ez zigun ikusten uzten eta esan zuen guk joaten garenean bera joango da, eta orduan hortik joan ginen.Geroago aitite hori bere makila luzearekin gu ikusi gabe kabia bota zuen goitik behera eta ondoren bueltatu ginenean bi txori leku batean hilda zeuden, beste bi belarrean jausi eta hiltzeko zorian zeuden eta beste bi ez genekien non zeuden.Guk uste dugu aitite horrek eraman zituela.Gardantxilo horiek oso txarto zeudenez Anderrek bere aitari deitu zion eta orduan bere aita etorri baino lehen aitona berriro agertu zen eta han hartu egin zigun Gardantxilo eta kanariar bati emango ziola txoriak esan zigun.
Hor ez genuen momentu on bat pasatu.Gero Anderren etxera joan ginen animaliak ikustera eta oso politak ziren.Niri asko gustatu zitzaidan Anderren etxea baina ez txoriak ikustea.

martes, 4 de junio de 2013

GAUR DENTISTA

Gaur arratsaldean, bilbora joan naiz dentista nuelako. Nik dentista sei hilabetero dut, eskerrak! Nik dentista gorroto dut. Lehenengo, Zara-ra joan naiz ia ze arropa zegoen eta jarraian H&M-ra. Azkenean ez dut ezer erosi, ez zegoen gauza politik. Dentista bukatu dodanean, adreak esan dozta oso ondo ditudala eta horrela jarraitzeko. Oso pozik nago ez didatelako aparaturik ez horrelako gauzarik jarri.

lunes, 3 de junio de 2013

LONDRESERAKO BIDAIA...

Londresen egon nintzenean gauza asko ikusi genuen, maletak hotelean utzi genituen eta Picadilly ikustera joan ginen, gero gauean,  Big beng argiztatuta ikusi genuen, oso polita iruditu zitzaidan. Beranduago hotelera itzili ginen bi pisuetako autobus batean. Goizean Portobelloko merkatutik ibiltzen egon ginen eta erosketa batzuk egin genituen.British museora joan ginen bazkaldu eta gero, oso handia zen eta batez ere, Egiptoko eta Greziako guneak ikusi genituen.
Gauean M&M´s world ikusi genuen: lakasitosko  denda bat zen. Ere Hurleys jostailudendara joan ginen. Europako jostailudenda handiena da.
Hurrengo egunean, guardia aldaketa ikustera joan ginen. Ondoren Harrods biltegiak ikusi genituen, supermerkatu oso handia zen.
Gero sandwich bat jan genuen London eye-ko kola itxaroten genuen bitartean. Noriara igo ginenean harritutak geratu ginen bistak harrigarriak zirelako.
Noriatik bajatu ginenean kruzero txiki bat egin genuen Tamesis ibaiatik Tower bridge ikusteko, Tower bridge ederra zen. Geroago buelta bat eman genuen Candem town bisitatzen. Gau horretan Covent garden-en afaria hartu genuen.
Azken egunean History natural museum eta zientziako museoak ikusi genituen eta asko gustatu zitzaizkidan.
A! ahaztu egin dut ere egon nintzen ST. Paul katedralean ere egon nintzen eta 540 eskailerak igo genituen, goitik bista harrigarria zen ere, 85 metroetara egon nintzen.


domingo, 2 de junio de 2013

ATLETISMOKO SARIAK

Gaur goizean atletismoko frogak egin ditut eta oso ondo egon da.
Luzeera saltoan 2m eta 20cm egin dut lehenengo saltoan, eta bigarrenean 2m eta 30cm, bortexaren jaurtiketan 20m eta beste jaurtiketan 20m, gero 800m korrika egin dut eta 60m ere
Dena amaitu eta gero kopa bat, bost pakete gaileta, bi botila ur,gozokizko pakete bat,gominola batzuk, regaliz bat eta kamiseta bat eman didate.
Oso pozik atera naiz sariarekin, eta onena izan da kopa dudala eta orain bi kopa eta medaia bat dukat.