Arrakada asko probatu nituen baina ez zitzaidan guztiak gustatzen baina azkenean arrakada polit-polit batzuk erosi nituen.
Eta espero dut arrakada berriak ez galtzea!!!!!!
| HAU ZEN ELURREZKO GUDARENA |
Atzo Urretako multikiroldegira, Olatzekin, Maialenekin, eta nire aitarekin joan nintzen. 11:30etan nire portalean geratu ginen. Bertan geundela bainujantzia jantzi, pistinarako txanoa jarri, txankletak oinetan ipini, eta toaila hartuta, uretaratz abiatu ginen. Bi ordu igeri egiten egon ginen eta hainbat gauzetara jolastu genuen; lehiaketak egitera, buzeatzera...
Atzo nire
aitaren urtebetetzea ospatu genuen, nire familiarekin festa handi bat prestatu genion,
eta primeran pasatu genuen, WIIra jolasten twisterrera…, nire aitak festa hau
ez zuen espero, eta alkondara zuri bat, kolonia bat eta fraka batzuk oparitu genizkion.
Atzo "momotxorroen" eguna izan zen, zoritzarrez ez ziren atera, eguraldi txarra egiten zuelako. Guri beldur handia ematen digutenez, arratsalde osoa oso urduri eman genuen, bitartean, Santi Buruarreko enparantzara, mozorroen lehiaketa ikustera joan ginen. Ikusgarria izan zen, eta parte hartu zutenen artean gehien gustatu zitzaidana zirkukoak izan ziren, eta gainera irabazi zuten.